Ernanin
Iraola, Victoriano
Ernanin sagardua
saldutzen asiya,
gusto onekua ta
zubena graziya;
baņa gu juaterako
zeguen guziya,
batetik kondua ta
bestetik gaziya.
Sagardorikan gabe
ikusirik ala,
laister esan ziguten
beste bat bazala;
kanilla goizetikan
jarriya zeukala,
eta bere nausiya
chit prestuba zala.
Batek ziyon jakintsu
aundiyen modura,
"bere billa juan gaiten
daguen lekuran
bestiak "nik badakit
non dan gizon ura"
berarekiņ juan giņan
pelota jokura.
Gizon arrek etzuben
aitu nai itzikan,
juan bezela jiratu
Giņan gu utsikan;
nik ez diyot desio
jaun arri gaitzikan
upela ipurditik
juatia baizikan.
|