Donostia-ri
Iraola, Victoriano
Itsaso eta mendi alaiak
Ingurutuak;
Gaztelu sendo, berde berde bat
Buru duela,
Alchatzen zaizka oñetik eche
Zuri altuak,
Usa tortolak talde luzean
Diruritela.
Gogoz kantatu nai nioke gaur
Donostiari;
Zillar zuria bezin garbiro
Bizi zalea,
Gizon argian seaska eta
Dierriari,
Chori aundiak irabazitzen
Laguntzallea.
Baña, ¿nik nola kantatuko det
Argiratzeko,
Indarrik gabe arkitzen bazait
Biotz gaisoa?
¡Arren, Apolo, bigal zadazu
Ukitutzeko,
Bigal zadazu, Apolo zure
Lira gozoa.
¡Bigal zadazu baldiñ apur bat
Kupi bazera!
Bigalzadazu jira ditzadan
Saroi berdeak;.
Kopet zabala aurrez jarririk
Aize aldera,
Azaldutzeko Donostiaren
Doai gordeak.
Bere lurrean ¡ezazu! zeñek
Ez du gozatzen?
¿Zeiñ ez da ziñez pozgiratutzen
Bere putsuaz?
Baga ustailu pizkorrak nola
Diran goratzen,
Urre moduko ondar chechea
Miliskatuaz.
Aurrez daukazki esku bastoak
Ongi landuak,
Arri gogorrez alchatutako
Eche galatak;
Beraren jiran itsas urdiña,
Mendi altuak,
Baratz loratu, saroiak eta
Kanpo alaiyak.
Murall altuak gogor zeuzkanak
Jiran lenago,
Purrukatu ta amildu ziran
Danak lurrera.
Donostiaren azalgarria
Geroztik dago
Bere banderan zabal zabalik
Beti aurrera.
Ara landeche berri berriak
Danak naztuak,
Mendigañetan, atseginduaz
Aize goizoa;
Egaa zorrotzez diruritela
Ara goituak,
Andik obeto ikusteatik
Erri osoa.
Ikuzgarriak dira geroztik
Bere kaleak;
Ikuzgarriak dirade bere
Arboltegiak;
Aitortzen dute etortzen diran
Eder zaleak,
Erri ontako gauzak dirala
Ikusgarriak.
Jai egunean apaindutzean
Dama gaztea;
¿Zeñi etzaio gustatzen bere
Gorputz liraña?
Aren modura arkitutzenda
Grasiz betea,
Apaindutzen dan jai eguneko
Izarra aña.
Argatik ziran lur azpiratu
Urre montuak;
Argatik dauzka ederren famak
Irabaziak;
Argatik dauzka banen banako
Eche altuak,
Argatik aztu azitzen ditu
Erri guziak.
¡Beti garbiro! zeru chiki bat
Diruriela!
Konparatzeko ez du merezi
Beste itzikan;
An ikusten da pena sentitzen
Balu bezela,
Uda ederra Donostiatik
Joan nai ezikan.
Kanpo zabalak lorez jantziak
Inguruetan;
¡Arrigarrizko putsu doaitsu
Bati begira,
Anche goizeko aizecho bigun
Gosotsuetan,
Jabe gabeko choriak ere
Joztatzen dira.
An ikusten da zoru azpitik
Diz diz egiñaz,
Saltatu nairik eguzki eder
Zabal alaia;
Gozatutzera usai gosoaz
Eta lurriñaz,
Ala maite du euskaldunaren
Erri galaia.