Churruka Trafalgar-en. Cantochoa
Iraola, Victoriano
Zorigaiztozko egun batean
Kadiztik ziran atera
Ontzi sendoak geldi geldiro
itsaz urdiñ zabalera;
aize terralak bela zuriak
bultzaka ipar aldera,
¡ala joan ziran beldur gabeak
¡ala etzaien bidera.
Odol gabeko zeru urdiña,
inguru alai garbiak,
zarri ziraden itsaz altuan
arrez ontzi gidariak:
koraje aundiz alkar galtzera
amorratuak guziak,
itsazpe artan ondatutzeko
gudari eta ontziak.
Zeruba eta itsaz zabala
eztali ziraden ketan,
¿Zer gertatutzen ¡Jesus laztana!
¿zor zan urruti aietan?...
Sutunpak gogor danbetakoka,
ontzi aundi bat garretan,
beztea berriz karraskotsaka
urperatutzen puzketan.
Aize chiztuak, chimizt dardarak,
soñu aundiko turmoiak,
asarretuta oso bezturik
egin naiyian ler goiak;
milla puzketan erori arren
zeru azpitik odoiak,
zorrotz gudatzen ziran alare
gure ureko legoiak.
Kupida bage urratu bear
ulatu eta aiziak,
gureak eta gurekin ziran
prantzez lagunen ontziak:
palo puzketan bela zatiak,
kaskoak zuloz joziak...
orla zebiltzan etsaiak ere
¡orla ingeles guziak.
Etsaien buru Nelsou zutela
beldurgarrizko sarrera,
egiñik joan zan indar askoren
arrokeriaz aurrera;
baña ontzi bat ¡Churruka buru!
irten da bere bidera,
etsai arroa estu jira zan
lengo bidean ostera.
Sutori baten modu berean
ikusten ziraden sarri,
ontzi guziak elkar puzkatzen
zeren gogor ziran ari;
sutunpak sutzen lertu bearrez
balak tiriaz, alkarri,
denak naizuten erriko onra
¡denak chit altuan jarri.
¡O! zer korajez gudatzen ziran
¡zer zorrotz eta gogotik,
erasoaz ta eskudatuaz
indartsua biotz guzitik;
sua ta kea zurrunbilluan
goratu arren uretik,
etsaien billa itsaz barrena
salta naizuten ontzitik.
Gero... ¡ah! gero ezkutatuak
ke lodi baten azpian,
ziruritola purrukatu ta
¡ah! ondatuak urpian;
baña berriro odol azpitik
azaldu eta batian,
¡zer erazoak! ¡zer burruketak!
erortzen ziran artian.
Sei ontzi etsai lodien kontra
indartsu gudatutzen zan
bakarra San Juan Nepomuceno
¡laja zuena zer esan!
baña geiago izan da ere
¿nola gudatuko etzan
ontzi artake legoi pizkorren
gidari Churruka bazan?
Ezkerrerontztik alde eskuira
laister jira ta atzian,
denak Churruka, giroa azkar au
¡denak zatitu naiyian!
¡zauritu zuten! ¡baña sarturik
barrika iriñ batian
-zion- au ez da eser ta segi
sutzen mentzutu artian.
¿Zertan gudatzen ziran aiñ estu?
¿zertan alako larria,
denak batean ala sutzeko
ontzi bakar gudaria?
indar aundiak batera bildu
irabasteko gloria...
¡zer gudariak!! ezin mentzutu
¡¡Seiak! Churruken ontzia.
¡Ordu azkoan ikusirikan
eziñ gaindurik atera;
sutunpen abo guziak jarri
zizkaten leku batera;
¡Ill zan Churruka!... ontzia berriz
zuloz josia urpera...,
orduan jachi zuen altuan
arro egon zan bandera.
Jibraltar-era eraman zuen
ontzi guzia puzketan,
berritu eta irukitzeko
onroso ango uretan;
gero kamaran, ate baruan
eta urrezko letretan
jarri zioten Churruka, zeren
auzarkia zan gudetan.
Miragarrizko errespetoan
euskaldun uren izena,
geroztik beti onratua zan
ala meresi zuena;
ontzi-kamara ikustatzera
sartu nai bazan, aurrena,
burutzik jarri asitzen zuen
gero sartzeko barrena.
Churruka umant aren izena
indartsu leku denetan,
famaren otzak zabaldu ziran
presaka urrutietan;
kontatu ere izkribatzalle
denak beren kondairetan,
Españiako glori aundi bat
zala itsaz gizonetan.