Bi morroyak
Iraola, Victoriano
-¡Pedro!, ¡Juan!, nik ez dakit
gortu egin diran,
edo nongo zulotan
gordetzen zaizkidan;
botako ditudala
beti ala diyot,
baña, ¡Pedro!, ¡Juan!,-Jauna
emen gera biyok.
-Bai, bai, ikusten diat
turtuba bezela,
eskalletan presaka
igo zeratela.
¡Abek morroi abillak!;
¿baña orla beti
izan biar aldegu
ernegazten bati?
Pedro ¿zer ari itzan?
¿bi artan zer uben?
-Egiya esateko
jauna, egon neguen.
-Eta ik Juan, ¿zer ukan?
esan gero zuzen.
-Jauna, ni ari nintzan
Pedro-ri laguntzen.
-Pedro, ederki ziok;
i aiz Juan mutilla,
atozte, libratzian,
soldataren billa.
|