Bai pozik
Iraola, V.
Kanta chiki bat bear dezula,
ziņez eskatzen baldin banazu
zeri kantatu bear diyodan
esan zadazu.
Esango dizut arratz beltzetan
kazkarabar ta aize chirtuak,
nola umiltzen dituen chori
chiki gaizuak.
Kantatuko det, egunsentia;
edo beztela eguzkiari!
bere urrezko albiņa eta
jaioerari.
Zabiltza bada, zabiltza laizter,
zeru ibiltzen ezbazerade,
ezkatu nazun kanta chikia
gabe zerade.