Arzaigokia
Iraola, Victoriano
MARCHA.
Ara arzayak, ara andreak,
emen gera Donostiyan,
iñauteriyaz kantatutzera
gure izkera eztiyan:
ez dira iru orri izango
beren jatorrez agiyan,
choku onekiñ konparatzeko
zeru urdiñen azpiyan.
ARZAI-KANTA.
Arzai eta andreak
menditik jachiyak,
zer kontentu arkitzen
geraden guziyak,
pozez azaltzen zaigu
malkua begiyan,
ikusten geralako
onla Donostiyan.
Ona Aita Josepe
danen buruzari,
argitasun aundiyak
zabaldutzen guri;
Ama euskara onak
nonbait ala naita,
au da euskaldun denak
maite degun Aita.
Urrena jachitzian
mendiyetan bera,
zunentzat ekarriko
degu gaztanbera;
arrautzak ere kontuz
gorderik sestuan,
eta esne lodiya
gañera kaikuban.
Zuben ongi egiña
aurtengo urtian,
guk irukiko degu
betiko gordian;
gauza baliyosua
dalako, isilik,
giltzarekiñ bezela
pechuban ichirik.
EUSKARICHOA.
Biyotzak zorionez
gaur emen betiaz.
kantatu zagun boinak
aidian botiaz,
gure oiturak onla
maite ditugunak
esanaz indar aundiz
viva euskaldunak.
ZORTZIKOA.
Sartu geraneko gaur
goizian errira,
poza zabaldu zaigu
pechuhen erdira;
pasiaz eche eder
ayeri begira,
San Dizente kaletik
Donosti berrira.
Gipuzkoako plazan
chit ongi jarriyak,
daude arbol, loriak
eta belardiyak,
¡ai! an baleude gure
mendiko ardiyak,
gasuak edertuko
lirake guziyak.
Donostiyan dirade
paraje alayak.
eche berri ederrak
guztizko galayak;
arboltegi politak
kaliak lasayak,
emen bizi litezke
ederki arzayak.
Aurten moldatu dira
festak chit ederki,
eziñ egiñ litezke
iñola obeki:
orri doatsu onek
aiñ egoki daki,
au ontarako dala
mundubak badaki.
|