Agiñ ateratzalle bi
Iraola, V.
Guztiz pobre bizi zan
gizon osakin bat
eriñ irabazirik
mantentzeko diñbat.
Alako bizi moduz
oso aspertuta
agiñ kentzen asi zan
morroi bat artuta;
bañan irabaziyak
ain ziran chikiyak,
erdi gosiak beti
bizi ziran biyak.
Morroya aspertuta
echetikan joantzan
gosiak bertan zarri
galduko ez bazan.
Esku segurubakiñ
gero osakiñak
ateratzen zituen
egoki agiñak,
erreztasun batekin
eta aiñ suabe,
askok esateraño
miñik eman gabe,
Ala irauten zuben
doi-doi bizirikan,
potajiaren diña
ezin sorturikan.
Koche balioso bat
artzalde batian
gelditu zan beraren
echeko atian,
eta andikan jaizten
ikasi zubena,
lengo bere morroya,
banaituba dena.
¡Aren erraztun eder,
kate urrezkoak,
aren pechuko botoi
diamantezkoak!,
aren alajeriya
dena zan aiñ fiña;
chundituba begira
zegon osakiña,
eta galdetu ziyon
lengo morroyari:
-Mutill nola ibilli
iteke orla i?
-Ni nabill agin kentzen
agikur batekin.
-Eta ¿non ikasi dek?
-¡Jauna, berorrekin!
-¡Orrela ibiltzeko
entrañak badituk?
esan nazak: lurpian
zenbat sartu dituk?
-Zaldi baten gañian,
jauna, urte biyan
lanian eman det nik
jira Españiyan;
urratubaz frankotan
zenbait abo eder,
asko estutu gabe,
¡bai, amaika bider!
nere agikurrakiñ
milla matrall ezur
auzi ditut, esanaz
aurretik lan gezur,"
-Eta nola fiyatzen
itukan iregan?
-Jauna, esango diyot
zer pasatutzen zan...
¿zenbat jende uste du
pill ortan dagola?"
-Uste diat larogei
izango dirala.
-¿Imajiñakorrak or
zenbat ote dira?"
-Geyenaz ere iru,
irizten badira."
-Bada, iru oriek
dira berorrentzat,
eta gelditzen dira
bestiak neretzat."
Gizon jakintzun asko
orla bizidira,
azaldu eziñikan
frankotan argira,
baña beste batzubek
milla astakeri
egiñaz, bizi dira
lasa eta ongi.
|