inprimatu
Umezurtzak
Izenburua:
Umezurtzak
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1919
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
171

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umezurtzak

 

Urtsuya

 

 Anai-arreba umezurtz bi

 Badoaz illerrira,

 Beren gurasoen aldez

 Jaunari eskatzera.

 

 Aingeru bat egan dator

 Goitik aien aldera,

 Beren otoitzak artuta

 Zerura jasotzera.

 

 Belauniko jarri dira

 Biak obi gañean,

 Intziri eta malkoak

 Ezin eutsiz barnean.

 

 "Oi! nola biziko gera,

 Diote negarretan,

 Bakarrik, lagunik gabe,

 Jauna, ludi onetan?

 

 Etsai aunitz omen dira

 Ludi-bazter orotan;

 Gure gogoen atzetik

 Omen dabiltz zelatan.

 

 Lur guzia omen dute

 Sarez-bete ta josi;

 Ta sare oietan asko

 Omen dira erori.

 

 Ta gure estualdietan

 Gu nork zainduko gaitu?

 ¨Nork zerubide zuzena.

 Erakutsiko digu?

 

 Begira-­arren! zuen aurrak

 ­Oi guraso laztanak!

 Laster jasoko al gaitu

 Zuen aldera Jaunak!...

 

 Gero beren gurasoak

 Zauntzan obi gañean

 Laztandurik etzan ziran

 Gaba igaro artean.

 

 Argia agertu zanean

 Biaramon goizean

 Illotz arkitu zituzten

 Etzan ziran tokian

 

 Lotan zeuden bitartean

 Gora-egatu ziran

 Beren guraso maiteak

 Pa bana ematean.

 


inprimatu