Oianean
Urtsuia
Aitz batean jarririk baso illunean
Gure Aita prantzisko zegon otoitzean.
Taupaka zebilkion biotz maitatia.
Begiak negarretan, aiez eztarria.
Jesus gozoarekin ari zen izketan,
Ola esaten zion aiotsen erdian:
-«Jesus maitagarria, Jesus txit laztana.
Biotz-biotzetikan maite zaitudana!
Zergatik mundutarrak etzaitu maitatzen
Ta beti ari zaitzu atsekabe ematen?
Gugatik jetxi ziñan lurrera zerutik
Zure aunditasuna oso txikiturik.
Birjiña Mariaren errai garbietan
Gure gizatasunaz inguratu ziñan...
Gugatik izan ziñan zigorrez eoa.
Arantzez koroitua, gurutziltzatua...
Ta orain mundutarrak etzaitu onesten,
Zure maitetasuna eztizu ordaintzen!
Jesus, ai! nik bedere maita al bazintzat
Mundutarrak samintzen zaituzten bezainbat!-»
Onela ziarduen prantzisko aundiak
Geituz zeramazkila aiots-intziriak.
Bet-betan aingeru bat jetxi zan zerutik;
Gure Aita onaren aurrera agerturik.
-«Zergatik ari zera, diotsa, negarrez
Nasten baso guzia antzi-deadarrez?-»
Ta maitasun-garretan biotza izekirik.
Negar-malko miñetan begiak bustirik
prantzisko'k esan zion zeru-goikoari:
-«Ai! ai! nola nagoke negarrik gabe ni
Orain gertatzen danaz oroitu banadi,
Gogoratzean nola eztan maitatua
Maitagarri utsa dan Jesus eztitsua?-»