Jesus maiteari
Urtsuya
Ai nere biotzekoa!
Nora zatzait itzurtzen,
Negarrez ta deadarka
Nauzularik lagatzen?
Arratsalde beroetan
šNon egin oi duzu lo?
šNon zabiltz?šnon, Jesus ona,
Zaitut nik atzemango?
Nere biotzean
Nai zinduket ikusi,
Zurekin solas gozotan
Aritzeko an beti.
Ikusi zindudanetik
Ain eder ta txukuna,
Ai! Zure edertasunez
Nago lilluratua
Ordudanik deusek ere
Pozkida enazake:
Oro zaizkit iguingarri,
Nere Dena, Zu gabe.
Zu gabe enaute alaitzen
Egaztien txiyoek,
Eta ez txiripatxoen
Mur-mur gozo-gozoek.
Zu gabe euzki ber-bera
Illun zait iduritzen,
Zu gabe lore politak
Etzaizkit deus laketzen.
Zu gabe gauza guztiak
Zaizkit oi! beazuna;
Zu gabe enaike bizi
Nere maite-kutuna.
Malkoz begiak bustita
Oyuka naraikizu,
Zaude, zaude, Jesus ona
Etzakizkit urrundu.
|