Jesus aurtxoa
Urtsuya
Jesus aurtxoa ortxen datza
Bere Amaren besoetan:
Aingerutxoak ari zaizka
Parrez eresi gozoetan.
"Ume polita, egizu lo:
Itxi begiok len baño len;
Zure ama da goibelduko
Ezpadiozu lo egiten."
Artu du loak, itxi ditu
Begi beltx ayek lo eztian.
Bai dala orain Ama alaitu
Semea lotan ikustean!
Oi! zein ederrak diruditen
Aurraren ezpain-aurpegiak!
Oi! nola duten dist egiten
Matela gorri ta txuriak.
Amets gozotan da abiatu,
Gizonekiko ametsetan;
Ain maite gaitu! Ezin gaitu
Aztu ez esna ez-ta lotan.
Ixil zaitezte, Aingoruak,
Ez egin otsik aurtxoari;
Ez jo erosi gozatsuak
Belaxe eztedin iratzarri.