inprimatu
Gurutze Bidea
Izenburua:
Gurutze Bidea
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
37.zk.
Orrialdea:
221-222

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gurutze Bidea

 

Iraizoz, [Polikarpo]

 

 ASTEKO OTOITZA

 

 Kalbario-bidea, Jesus, nai det ibilli

 ta zure neke gaitzak gogoan erabilli.

 Bide au odol-tantoz busti zenuen bein zuk;

 negar-tantoz badere bustiko al degu guk.

 Ama maite Maria, zuk egidazu lagun,

 bide au alkarrekin biok egin dezagun.

 Barkamendu guziak nai ditut irabazi

 ta nere bekatuen alde baliarazi.

 

 Lenengo egonaldia

 

 JESUS PILATOREN ETXEAN

 

 Pilatoren aurrean dago Jesus eztia,

 burutik oiñetara dana zauriz josia.

 Bi eskuak loturik, begiak uzkur apal,

 burua ziztaturik, gorputz osoa daldal.

 Obenik eztuela Pilatok ongi daki,

 ta alere... gurutzean iltzeko erabaki.

 Jesusek bere alde itzik eztu atera,

 bere gogoz da jarri guregatik iltzera.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Bigarren egonaidia

 

 JESUSEK GURUTZEA JASOTZEN

 

 Jesus onak, soiñean duela gurutzea,

 orra non artean duen mendirako bidea.

 Begira nola doan odola dariola,

 neketan, arnas-estu, doi-doi txutik dagola.

 O Jesus, zuk nai dezu gurutze ori jasan

 ta gaizkille antzera gero il bereortan?

 Ai, nik il bear nuke urkabe ortan, Jauna!

 gaizkia nik egin det, ni nauzu obenduna!

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Irugarren egonaldia

 

 JESUS LENENGO ALDIZ ERORTZEN

 

 Bai, Jesus erori da txutik iraun eziñik,

 gurutze astunaren azpian ler egiñik.

 Eta jende tzar aiek errukirik eztute,

 tiraka ta bultzara ta joka darabilte.

 Zenbat izkuntza gaizto, zenbat irain itsu

 zenbat birao zakar egozten or Jesusi!

 Ta nik ere bekatu egin dedan guzian

 ez al det bereola ibilli oin azpian?

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Laugarren egonaldia

 

 JESUSI AMA BIDERA ATERATZEN

 

 Mariak bere Jesus batu du or bidean

 Erromako gudari eta judu artean.

 Ama-Seme maiteok alkarri begiratzen,

 eta bion biotzak nola diran urratzen!

 Oi Ama gaixoaren atsekabe samiña!

 oi, ama ikustean, Jesusen biozmiña!

 Nik diet erakutsi orrenbeste oiñaze,

 nik ditut biok ozpin ta beazunez ase.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Boskarren egonaldia

 

 JESUSI LAGUN BAT EMATEN

 

 Beldur dira, bidean ilko ez al zaioten;

 ari eusteko norbait ezarri nai zioten.

 Ta bere gogoz iñork eutsi nai ezpaitzion,

 bekatu egin zuten or Zireneko Simon.

 Eta nik ez al diot laguntza eskaiñiko?

 ez al det bide ortan arekin joan naiko?

 Bai, banoa zurekin, ene Jesus maitea!

 gogotik artuko det zuk eman-gurutzea.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Seigarren egonaldia

 

 BERONIKAK JESUSI AURPEGIA GARBITZEN

 

 Orra Beronikaren biotz on ta ausardia:

 nola txukatzen dion Jesusi aurpegia.

 Baita Jesusek ere ain ekogi ordaintzen,

 bere aurpegi-antza oial artan ipintzen.

 Zure aurpegi ori, Jesus gozo laztana,

 jar zazu bereola nere animan banoa;

 Orain beti gogoan bizi-bizi zauzkadan,

 gero noizpait zeruan eder ikus zauzkadan.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Zazpigarren egonaldia

 

 JESUS BIGARREN ALDIZ ERORTZEN

 

 Zeru-lurrak sendorik daduzkan Jesus ori

 berriz ere lurrera orra non dan erori.

 Bai, nekearen nekez aozpez erori da;

 borreroak eztute orain ere kupida.

 An ari zaizko berriz joka, zernai esaten;

 Jesusek berriz dana ain ixil eramaten.

 Jauna, egin nazazu arren! zure antzeko,

 zu bezain gozo, apal eta biotz oneko.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Zortzigarren egonaldia

 

 JESUSEK EMAKUMEAI ITZEGITEN

 

 Emakume on batzu negarrez zijoazen;

 biotza samurturik Jesusek esan zien:

 «Andre onak, ez egin negar marraska nitaz,

 zuetaz egin negar eta zuen umetaz.

 Zugaitz eze oneri au egin badiote,

 egur igar oietan zer egingo ez ote?»

 Jauna, ni naiz olako zugaitz alper ustela;

 ai! negar egin nai det zuk agindu bezela.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Bederatzigarren egonaldia

 

 JESUS IRUGARREN ALDIZ ERORTZEN

 

 Irugarren aldiko zapalik dago Jauna;

 nere bekatu-sorta bai egiaz astuna!

 Ni ere bekatuan sarri erori bainaiz,

 argatik jo du lurra gure Jaunak orren maiz.

 Bai, nik zaitut lurrera, ene Jesus, irauli

 ta nik ar bat bezela oinpean erabilli.

 Jauna, orain damu det, damu det ben-benetan;

 ez berriz bekaturik, ez! menderen mendetan.

 Jauna, damu, det bekatu egiña.

 

 Amargarren egonaldia

 

 JESUSI SOIÑEKOA KENTZEN

 

 Mendira bezain laster soiñekoak erauntzi

 ta billusgorri dute Jesus gaixoa utzi.

 Lengo zauri guziak orain berriz urratzen,

 larrua goitik bera zerrendaka puskatzen.

 An gelditu da gero dana odol bizitan,

 miñez, lotsaz, billutsik ainbat jenden begitan.

 Ta nik nere gorputza au onen guriki zaintzen!

 nik aragi gaizto au goxatzen eta apaintzen!

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Amaikagarren egonaldia

 

 JESUS GURUTZEAN JOSTEN

 

 Gurutzean luzerik etzan dute indarrez,

 ta esku-oiñak josi artan iltze zakarrez.

 Aragia zulatu, zartara zaiñak autsi,

 ezurrak karraskatu, odol-zurrusta jauzi.

 Ta oiñaze oietaz gogoeta egiñez,

 neri etzait biotza zeatzen damu miñez?

 Eta neronek ere (nork daki zenbat aldiz!)

 Jesus gurutzean det josi berriz ta berriz?

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Amargarren egonaldia

 

 JESES GURUTZEAN ILTZEN

 Orra, landatu dute gurutzea lurrean;

 Jesus zintzilik dago bi gaizkillen artean.

 Gurutz'ondoan Ama zutik, aiez, negarrez;

 etsaiak inguruan iseka irri-parrez.

 Iru orduz egon da oiñazetan biurtuz;

 gero azken arnasa eman burua kurtuz.

 Nigatik il zerade, oi Jesus maite ori;

 nere azken orduan ai! nauzun urrikari!

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Amairugarren egonaldia

 

 JESUSEN GORPUTZA AMAREN BESOETAN

 

 Amak besarkan dauka Semearen gorputza,

 dana odo-usturik, ondaturik, illotza.

 Besarkan dauka illik bere maite-maitena,

 egundaiño izan dan semerik oberena.

 Ama urrikalgarri, Jesusen Ama maite,

 zure miñak alako miñik ba ote daite?

 Nik il dut zure Jesus, Ama maite Maria;

 damu det, ai! barkatu nere gaiztakeria.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 

 Amalaugarren egonaldia

 

 JESUSEN GORPUTZARI LUR EMATEN

 

 Amari besartetik berriz kendu diote,

 usain onez beterik obira daramate.

 Lurpera dute Jesus, ez ordea luzeko:

 laster piztuko baita geroztik ez iltzeko:

 Ama or gelditu da artean bakar-bakar,

 biotza estu larri, begian ainbat negar.

 Ene Jesus, ni beti zuretzat bizi nadin.

 betiko bizitzara piztuko bein zurekin.

 Jauna, damu det bekatu egiña.

 


inprimatu