Galburu ta mats-mordoak
Zelai aldetik dator
Zidorrean barrena
Maria Birjiñaren
Semetxo'apal, mena,
Egundaiño sortu dan
Umerik ederrena.
Mats-mordo bat zekarren
Bere esku eskuiñean,
Gari-eskumentxo bat
Bere esku ezkerrean.
Bidera-irten zitzayon
Done Joan Batixta,
Zakaria'ren seme,
Bere kide laguna.
Gurutze-makilla bat
Esku artean zeukan,
Bere soiñekotxoa
Ardi-larruzkoa zan;
Jesus'i ots-egin ta
jardun zion izketan:
-Nondik nora zabiltza,
Jesus kide yayoa?-
-Zelayean izan naiz,
Orain etxera noa.-
-Gari ta mats oriek
Non dituzu atzeman?-
-Galsoro jato! bat da
Or goitiko mendiskan;
Garia zori dago,
Sorta au bildu det bertan.
Masti yori bat ere
Badago an ondoan;
Mordo eder bete au
Ebaki det orretan.-
-Ta zer egin nai dezu
Gari ta mats oyezaz?-
-Etxera naizenean
Eoko det garia,
Iriña oratu ta
Egingo ogi zuria.
Gero trinkatuko det
Alaber mats-mordoa
Ta artatik aterako
Ardo ezti gozoa.-
-Ta ogi-ardo oriek
Zertako nai dituzu?
-Ai! gauza aundi bat nai det
Oyen bidez burutu;
Orain diotsudan au
Ondo gogoan artu.
Urteak igaro ta
Bein gurutze-urkabean
Il ta zeruratzeko
Egongo naizenean,
Ogi au egingo det
Neronexen aragi,
Gizonei izan dakien
Gogoentzat janari.
Ardo au nere odol
Egingo det orobat
Ta gizonei emango
Gogoen edaritzat.
Gaiñera ogi-ardo
Auen irudipean
Estali-ta, mundua
Mundu dan bitartean
Bizirik iraungo det
Gizasemen artean:
Beren lagun ta azkuri
Izango naiz mendetan.-
Done Joane itz oyek
Entzunaz samurtu zan,
Ta muin gozo bat zien
Gari ta matsai eman.
|