Erlea ta usoa (ipuia)
Urtsuya
I
Putzu batera joan zan
Erle bat ur edatera,
Edaten ari zalarik
Erori zan osinera.
Aren istilu gorriak!
Aren estura larriak!
Alegiņak egin arren
Iņola andik ezin irten.
Jainkoak nai ta uso batek
Ikusi zuen gaizo ura,
Aritz-osto bat arturik
Egotzi zion putzura.
Osto orren gainera igorik
Erlea irten zan bizirik.
II
Zenbait egunen buruan
Pago baten kukuluan
Alai zegon kokatua
Bildurrik gabe usotxua.
Bainan ondoko basoan
Bere txabolan zegoan
Eiztaria kuzkurturik
Zizpa zeukala gerturik.
Orduan erlea egazn
Eiztariaganatu zan
Ta aren eskuan jarririk
Sist-egin zion gogotik.
Erlea ayenatu nayez
Eiztariak ustekabez
Bunp! iskiloa irauzi-ta
Uts-egin zuen jakina!
Ola erlearen bidez
Usoa askatu zan errez
Ipuitxo onetatik ona
Zer bear degun ikasi,
Gu baino txikiagoak
Ez ditzagun gutxietsi;
Beren esturan lagundu.
Gerok ere noizbait-ayen
Bearra izan dezakegu.
|