Eguberriko loreak
Urtsuia
I-
Landare bat sortu da Dabid'en lurrean
Isaiak aspaldi Esana zedukan.
Loretxo bat eman du Negu biotzean
Gaur gauerdi erdian Estalpe batean
landaretxo yayoa Ama Birjiña da;
Jesus bere semea Arrosa polita
II-
Aingeruak zerutik lore au ikusi
Ta guziak lurrera sailka dira jetxi.
Lorearen aurrean belauniko jarri
Ta agur egin diote pozez ta kantari.
Belen'go estalpea zeru biurtu da;
Oi zorion aundia! lurrean zerua!
III-
Aingeruak deitu-ta mendiko artzaiak
Belen'a joan dira kantari alaiak.
Zeruko loretxoa antxe arkitzean
Aien biotz-arimak nola poztu diran!
Goazen, goazen gu ere estalpe artara
Lore zoragarria goazen ikustera.