Aurtxo gaixoa
Oņazeak auldu ta
Orok illetsia
Dago umetxo taxa bat
Seaskan jarria.
Ama seaska aldean
Ari da negarrez,
Bera ere il-zoriarn
Miņaren indarrez.
Aingeru mordoska bat
Zerutik jetxi ta
Aurraren inguruan
Irriz jarri dira.
Aieruz ta keņuka
Dei egin zioten
Ta irri-parrez aurtxoa
Egatu zitzaien.
Gorputza gelditu zan
Illotzik seaskan;
Ama berriz antzika
Seaska ondoan.
Ez egizu negarrik,
Ama maitalea,
zeruan bizi baita
Orain zure umea.
Aingeruen artean
Aingeru egiņik
Begira dagokizu
Zeru gorenetik.
|