Artxueta-mendian
Iraizoz, Polikarpo
Gau-illunpe beltzak aienatu dira;
mendi gibeletik astiro yaikirik,
urrezko erraņuz guzia yauntzirik
goratu da iguzki sutua ortzira.
Artxueta mendiko tontorro goitira
igan da Goņi'ko Zalduna; zutirik
antxe dago lerden, begiak yosirik
bere pean dautzan ibarrei begira.
Izekirik dauzka barren ta aurpegia,
aundikeri-suaz biotzak diraki,
Naparro guziko buru izan nai du;
Alde orotara aro begiratu
ta ola dio oiuz: ĢJainkoa ta Goņi!
A! nerea zaitut, Euskaldun-erria!ģ.