Urkiolako Antonio Deunari
Loramendi
Begiekin ez arren, bazakust biotzez
maitasunak damaidan argiaren bidez.
Ortxen zakust, Andoni, Anbotoren koxkan
pagauso bat bezela egarako itxuran.
Ortxe zaude leyatsu noiz gu etorriko,
gure aiton zarrak lez, onak irixteko.
Urkiolara, bada, ziņitzaigun jetxi
nai degun ainbat esker emateko guri.
Maitasun-zalea da euskalduna, baņan
arkitu ere bada maitalea zugan...
Zorionez badegu biotza non ustu;
badegu gau ta egun norekin mintzatu!
Zoritsua benetan orra lijoana:
etzaio damutuko artutako lana!
Naigabe latzik balu... poztua litzake
ta illunean balebil eguzkia luke...
Zenbat aldiz, bada, or gure aiton zarrak
auspez erori ziran, erreta min-garrak!...
Baņan... Bai jaso ere zure oņetatik,
zekarzkiten arantzak lore biurturik...
Ortxen arkitu zuten biotzeko indarra;
ortxen, ekaitz-aldian, poztasun-izarra.
Ta itsaso asarrean barrundu baņo len
laguntza ta argi eske orra zijoazten.
Eleiza ta arkaitz oyek al baligute esan
zenbat esker iritxi zizkiezun bertan!...
Baņa argi dasaigute orko ziņeskaiak
biotzeko odol-malkoz neurtu ta bustiak!
Zuk, Andoni, ezkerrez ta asabak agurka,
baziņituzten ortxen amaika burruka...
Ta aritzeko ere ez ta olako zalea,
euskalduna baizan ta zure amandrea!
Izan dituzu, noski, poz-orduak ere;
bakartasun-gauetan argi ta adixkide...
Ordaindu izan dizute zerbait zor galanta
osotara ezpada, osoaren tanta...
¨Zer, baņa?¨Ez al zaude gaur ere, Andoni,
esku-zabal ez ezik, erne ta iratzarti?
Ez al ziņan, ba, jetxi Urkiolara zu
ekaitzean genezan non jo ta aterpetu?
Aspertu ote zera, nonbait, eletz ortan,
ez dakuszulako gauz iņor Urkiolan?...
Ez ori! Or zaude, bai ojuka goi-goitik,
ez gaitezela aldendu asaben bidetik.
Goazela guziok zuregana laister,
datorkigula-ta naiko etsai oker...
Zure begirapean babesten bagera,
lertuko dala illuna etsaien gaņera...
Entzungo al ditugu zure dei maiteak,
eragingo al digu zure eskubideak...
Aiton zarrak bezela, guk ere, Andoni,
elduko bagenio zure esku onari!...
Arren! begira iguzu antxiņan bezela:
zuzen zazu zedorrek gure euskal-batela.
Luza zazu eskua, ta itz bat ez besterik,
gezalduak ditugu etsaiak bertatik.
Zaude, zaude gurekin: elkartu gaitzazu,
nora ere goazen, ara daraiguzu.
Begira bai, Andoni: suzko sorgin ori
ez dedilla geyago Anbototik jetxi.
Gorrotoa erein da biotz geyenetan,
ta anaiak berak gaitu nasi burruketan.
Lotu zazu, ba, katez arkaitz barrenean;
dagola antxen uluka sugarren artean.
Gorrotoa sortzera etorria bada
berari dioguna... arrapa dezala!
Ta alaz ere baletor miro beltz gaiztorik,
ez desala iges egin zure sare petik:
Urka itzazu goi ortan, batera, guziak,
goizean oi duan lez gaua eguzkiak.
Bultza zaiezu gogor Anbototik bera
ta Anboto bera gero durundiz gaņera...
Utziko al digute orrela pakean,
ez genduken ezkero beraien artean.
Baztertzera badatoz Lege ta Jainkoa,
moztu zaiela berai gaur bertan lepoa!...
Eutsi, eutsi, Andoni, Euskalerriari,
aritzak oi dion lez alboko untzari!
Bildu zazu estuki zure lokarriaz
ta atera burrukatik bizi ta garaiaz.
Batu, ainbat lasterren, euskal-artaldea
ta alde oyetan eman zeruko larrea...
Ageri zaigula, bai, guri Urkiola,
ekaitz-egun beltzetan dirdir dariola!!...