Lagun euskaldun irakurleak
Iparragirre, Xanti
1
Lagun euskaldun irakurleak
kantari nator zuen-gan
biyotz barrengo naigabetxo-au
Iya aitortutzen dedan.
Neure ustetan gu euskaldunok
Lasaitxo bizi aukeran,
ezpaitakigu gu zer ontasun
lurperatutzen ai geran;
urtetik urtera gure izkuntza
galduaz dator gainberan
2
Gure artean ezagutu zan
bizitzaren lenbizitik
izkuntza goxo eta sakona
garbia beste aldetik;
lenengo itzak ¨ez ote ziran
betiko Aitaren agotik?
Esan leiteke aingerutxoak
jatxi zutela Zerutik
lur ontan gendun millaka urtetan
Jesukristoren aurretik.
3
Ainbat urtetan zenbat naigabe
sortu dan euskal errira
izkuntzagatik biziya emanak
ainbat aitona badira;
esaten zuten gure euskera
askatzea komeni-ra,
guraso ayek izar artetik
an daude guri begira,
negar-garri da, ayen legeak
urtera bigurtu dira.
4
Guraso ayek eskatzen zuten
matasun guztiyarekin;
"bildurrik gabe toki danetan
izkuntza garbiz itz egiņ;
zuek zerate gure oiņ-arri
euskera galdu ez dediņ
indar berritzen eta zabaltzen
egin zazute alegiņ",
Ni losatzen naiz ikusitzean
ez degula ezer egiņ
5
Aurrerapenak ta erreztasuna
Borobildurik lurrian
gauza geinak indartu dira
danak nai dute aurrian;
gure izkuntza bakar bakarrik
oraindik lengo neurrian
urtetik urtera atzeraka
aiņ era negargarrian
lengo guraso ayen odola,
¨nun da gaur euskal errian?
6
Ikusten degu nundik datorren
ekaitzikan gogorrena,
erderaz asko, euskeraz gutxi,
gaurko gaztedi geyena;
txorakeritzat artutzen dute
erakutsitzen zayena,
lagun taldea geyena dala
euskeraz ez dakiyena,
gaztedi maite, zuk al damazu
gure izkuntzan atzena?
7
Arnasik eman nai badiyogu
zuzen jokatzen ikasi,
lenengo lana nork bere etxean
euskera ona erakutsi;
lagun artean dabiltzanean
beti erderaz ez utzi,
gure izkuntzak ez ote dauka
beste batek ainbat grazi!
Bere lurrean dabillen arte
zergatikan galerazi?
8
Iņoiz okerrik ez du ekarri
izkuntz asko ikasteak,
maixu euskaldunak bear dituzte
neska mutiko gazteak;
lenengotik ar dedan indarra
batek bezela besteak,
Ai zenbat oker ekarri duan,
anai arreba maiteak,
gure gazteak ikast-etxean
euskera ez entzuteak.
9
Guraso zarren oitura onak
galtzerik eztu merezi,
alkartutzera saya gaitezen
ta gogoz lanean asi;
euskeraz jarri erreztasunak
nai duten danak ikasi;
euskal erriko soņu ta dantza,
zenbat oitura ta jantzi,
munduan berdiņ gabeak dira,
baņan "Izkuntza" lenbizi.
10
Euskal anayak, euskal arrebak,
alkartu danok batera,
guraso aiek eska zutena
guk eska zagun ostera;
mami mamitik landu dezagun
euskaldun onak bagera,
Noiztik zatozen iņork ez daki,
noiz arteraņo ote zera?
munduan, azken egun bitarte
entzun dedilla "EUSKERA"!