Koxe Mari Etxaniz-en orroimenez
Iparragirre, Xanti
1
Argi bide bat eskainka nabil ez dut nai nihor mintzea
Neure nain da agur bero bat Koxe Mairi eskaintzea
Bakotxak bere bidean badu nekearen gurutzea
Koxe Mariri ez die utzi bere lana burutzea.
2
Gure laguna Make'aldean nork ez zuken ikusia
Ixil ta umil barneko penak menperatzen ikasia
Gu bezalaxe sendi batean maitetasunez hazia
Ote dakigu gaur zer gatikan galdu dun bere bizia.
3
Euskaldun izan erdaraz mintzo mina ematen zizuten
Aberriak zer erran nai duan askok nola ez dakiten
Han ikustean abertzale bat zutitzen da irakiten
Ustelkerien aurka borrokan erori arte nunbaiten.
4
Frantsesak soka zintzurretikan Espaņak zilatu gorpua
Abertzaleen lengo era hau ez da bakarrik gaurkoa
Herri osoa gukin batera urkamendira dijoa
Guk nortasuna galdu ezkero zertako degu geroa.
5
Askatasunez denak Euskaldun egiazko Justitzia
Euskal-Herri bat deuseztatuaz bien arteko hesia
Hor dugu lan bat bide erdian gure Kox'Marik utzia
Begira zagun gure xokoan, zertan dan kontzientzia.
6
Lano illunak estaltzen gaitu ikusten ez du utzi nai
Gure Herrian gure hizkuntza hor dabilkate nota nai
Dirua gatik saldu gaituzte odola ixurtzen nun nai
Herri maitea atzartu zaite beha daude zenbait anai.