ETAkoak ez daitezke kristauak izan eta Nafarroa ezta Euzkadi
Iparragirre, Xanti
Cirarda jaunagana
zerbait esatea.
Nafarroatik dator
sobran den katea.
Uste baldin baduzu
zuk min ematea.
Guretzako itxiaz
eleizan atea.
Ezdut zure eskutan
kristau izatea.
Zu asko ikasia
nai hainbat podere
zein jaun agurgarria.
denak zuri ohore.
Ez duzu gogozkoa
hor zenbait kolore
ixilik egotea
ez ote zen hobe
hala zurekin duzu
Jaungoikoa ere.
Maila ezberdinetik
gaude gu begira
jaun haundi batentzat gu
zorri txiki gira
zure kristautasunak
haundiak badira
jaitsi zaitez kristoren
munduko neurrira
Herriak arazoa
bizi dun tokira.
Ez badugu sartu nai
guk zure baldintzan.
Nai ta ere ezin gu
inoiz kristau izan
holako buru asko
ditugu eleizan
zer politika zendun
jakinean nintzan.
Nondik zentozen eta
norekin zabiltzan.
Zuretzako (Navarra)
ez dugu Euskadi
gu espaņolak gaituk
(eta) kendu hadi
hainbeste odol garbi
malko ta izerdi
espetxe ta atzerri
horrenbeste ardi
artzaiak kondenatu
ez balu gaitzerdi.
Usaoi gaisto gehiegi
hor hedatu gabe
kaka dagon lekuan
utzitzea hobe
gu beti infernuko
izango gerade
artzobispo horrekin
ados bazerade?
otoitz bero bat egin
(gal)ekoen tilde...
|