(Bertso berriak)
Iparragirre, Xanti
Zeruko argia aldizkaria
bertsotan nator zugana,
itz neurtuetan idatzi nairik
biotzez senti detana,
zu izan zera euskal erriko
albistelari onena,
bildur gerade galduko otedan
zure edertasun dana,
asteroko onek ibilia du
amaika luma indartsu,
itzki garratzak idazten ziran
biotza zeukaten sutsu;
aberastu bear zuelakuan
egingo zera beartsu,
zure orritik aldendutzeaz
ainbat idazle ospetsu,
ezin sinistu zenbait idazle
aldenduak diranikan,
ala izan bear ezbaita arkitzen
zuek eindako lanikan,
azal ariņik ezdegu bear
mamirik gabetanikan,
maitetasunik eztan tokian
ezdago zori onikan,
izen eder bat sortu ziguten
naiz egon gaur pipertuta,
batasuna lortu bearzala
euskaldunak alkartuta,
bakoitzak berearekin nai du
besteak ara beartuta,
anai arteko burruka latza
etxe aitzaki artuta,
zenbait dirala idazle zarrak
eta besteak berriak,
merezi etzun eraso txarra
artu du Euskalerriak,
gure tellatua apurtzen dute
guk jaurkitako arriak,
alkarri esku eman zaiogun
idazle maitagarriak,
norbaitek zerbat esaten badu
izango du zer entzuna,
urruti gabe sortuko zaio
etsaiaren oiartzuna,
idazleen eskuetan dago
euskeraren osasuna,
maitetasuna lortutzen bada
lortuko da batasuna,
euskalerriak lenago ere
badu amaika naigabe,
jokatu izandu geralako
anaiak alkartu gabe,
alkarri eskua ematea
guk ez ote degu obe.
edo bestela gu ezin izan
geure buruaren jabe,
aldizkari au ere or dabil
burruka ortan nasita,
guztiok okertu baigerade
zuzendu nairik asita,
euskal erria nola daukagun
etsai gaiztoez josita,
ez dute barre gaizki egiten
gu burruka ikusita,
etsai askoren naia izanda
gu saltsa ontan sartzia,
azken gabeko burruka ontan
geure indarrak galtzia,
gure gizontasun argal au
nai badugu indartzia,
bearrezkoa ez ote degu
guztiok alkartutzia?
gure euskera atera nai guk
dagon egoeratika,
euskalerria bere bidean
jarri nai degu zutika,
sortzen da ikusi eziņa ta,
sortzen zaigu politika,
ainbeste biotz urratu dira
nork ez daki zergatika?
zar eta gazte jakin ta ezjakin
guztiok gerade anai,
bide jator bat urra dezagun
ekin daiogun lanai;
euskera xamur, gozo bat arte
itzegin dedilla nunai,
arnas berria eman deiogun
ia illean dagonai,
euskaltzaindi, euskal idazla
eta euskaldun guztiak,
utzi ditzagun maltzurkeriak
alkar ezin ikusiak,
guztion lana bearrezko du
euskera xarran biziak,
bidebatetik joka gaitezen
maitetasunai josiak,