Gernikako arbola
Iparragirre
1
Gernikako arbola
da bedeinkatuba,
euskaldunen artian
guztiz maitatuba;
eman ta zabalzazu
munduban frutuba,
adotzen zaitugu
arbola santuba.
2
Milla urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarrizubela
Gernikako arbola;
zaude bada zutikan
orain da denbora,
eroritzen bazera
arras galdu gera.
3
Etzera eroriko
arbola maitea,
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia:
Laurok artuko degu
zurekin partia,
pakian bizi dediņ
euskaldun jendia.
4
Betiko bizi dediņ
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko;
eta biotzetikan
eskatu ezkero,
arbola biziko da
oraiņ eta gero.
5
Arbola botatzia
dutena pentsatu
Euskal-erri guzizan
denak badakigu;
Ea bada jendia
denbora orain degu,
erori gabetanik
iruki biagu.
6
Beti egongo zera
uda berrikua,
lore aintziņetako
mantxa gabekua;
errukizaitez bada
biotz gurekoa,
denbora galdu gabe
emanik frutuba.
7
Arbola erantzun du
kontuk bizitzeko,
eta biotzetikan
Jaunari eskatzeko;
gerrarik nai ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
emen maitatzeko.
8
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
oraiņ eta beti,
baita indarrare
zedorren lurrari,
eta bendiziyoa
Euskal-erriari.
9
Orain kanta ditzagun
laubat bertso berri.
gure probintziaren
alabantzagarri;
Alabak esaten du
su garrez beterik
nere biotzekua
eutsiko diat nik.
10
Gipuzkoa urrena
arras sentiturik
asi da deadarrez
ama Gernikari:
Etorri zaite
arrimatu neri
zure sendogarriya
emen nakazu ni.
11
Ostoa berdia eta
zaiņak ere fresko,
nere seme maiteak
ez naiz eroriko;
beartzen banaiz ere
egon beti pronto,
ni gandik etsayak
itzularasteko.
12
Guztiz maitagarria
eta oestargiņa
begiratu gaitzazu
zeruko Erregiņa,
gerrarik gubetanik
bizi albagiņa
oraindaņo izan degu
guretzako diņa.
|