Ezkon-gayetan zerbait ba-nintzan
ezkondu eta ezer ez,
edertzalia banintzan ere
aspertu nintzan ederrez
nere gustua egin nuben ta
oraiņ bizi naiz dolorez.
Nere andrea andre ederra zan
ezkondu nintzan orduan,
mudatuko zan esperantzarik
ere batere ez nuan
surik batere baldin ba-dago
maiz dago aren onduan.
Zokoak zikin tximak jario
aurra zintzilik besoan,
arabakia desegokia
gona zarraren zuloan,
iru txikiko botilla aundia
dauka berakin albuan.
Nere andrea alperra dago
ez da munduan bakarrik,
gauza gozoen zalea da-ta
ez du egin nai bearrik,
sekulan ere ondo izango ez da
olakoaren senarrik.
Larunbatetik larunbatera
garbitzen ditu zatar bi
bere ayetxek berotutzeko
egur erretan zama bi
belaun bietan bana artuta
ez da ixiltzen kantari.
Nere andrea goiz jeikitzen da
festara bear danean,
buruko miņa egiten zaio,
asi baņo len lanian;
zurekin zer gertatuko zan
nik bildurrik ez nuan.