Presta gaitezen
Iñarra, Migel Antonio
Udaberriko lore politak,
Udako osto berdiak,
Erori ziran, ¿noratu dira
Edergarri aik guztiak?
Ayek juan ziran, ta gu ere bai
Baguaz ayen ondotik,
Betiko uztera mundua, naiz ez
Iduki gogo aundirik.
Ayek neguak eraman ditu,
Gu ere uda-azkenian
Asko beñepeñ sartu gerade
Biurtuko ez danian.
Eriotzako negua dator,
Presta gaitezen juateko,
Gaitz denetatik iges egin ta
Betiko ona iristeko.
|