Pello ta Markos-en buruak
Iñarra, Migel Antonio
Buruko miñez egon ta Pello
Atera zan beiñ kalera,
Illunabarra bere lagunen
Artean iragotzera;
Bildu zanean Markos-ek galde
Egin zion ¿eta nola
Buru ortatik nere adiskide
Pello arkitutzen zera?
Ikusirikan Pello-k Markos-en
Galdera nora zijoan,
Ura zeintsu zan bazekien ta
Onela eranzun zuan:
-Pello aspaldi sendatu ukan
Chanchetako erokeritik,
Ta oraiñ Markos adiskidea
Segi zak nere atzetik.