Otaegi-ko on Klaudio jaunaren ilberrian
Iñarra, Migel Antonio
Gipuzkoa-ren sortaldetika
Etorri zaigu ugari
Euskar-ur-leunik egun artean
Garbi eta dizdizari.
Itur-begia agortu da orain
Jainkoak ala nairika;
Badaki zer dan guretzat on ta
Bere gogoa bedeinka.
Euskal-erria negarrez dago,
Negarrez, bañon gogotik;
Baita ni ere, nere echeko
Gelaren choko chokotik.
Bañan negarrez ¿zergatik gaude,
Zeri egiten diogu
Negar, zeruan daudenakgatik
Iñork egiten ezpadu?
Ez beragatik: berdiñ zeruan
Daudenak betiko daude,
¿Euskeragatik? ori baleki
Berak ere egiñen luke.
Chit aita ona, maisu jakiña
Euskera-zale uts utsa,
Nola gelditu geran dakizu
Ta iguzu zere laguntza.
Irichi zazu Jaunagandikan,
Euskera au zabaltzeko:
Ta esaiozu: "Gure Amik gabe
Ez gerala ongi biziko."