Eskutitz bat bere eranzuerarekin
Iņarra, Migel Antonio
Artikasle batek echera
Izkribatu zuen onela:
Neurtakindeak ikastera
Zijoala, eta, lasterka,
Kortazar baten bear zala,
Zazpi zatian zegoala,
Ta bakoitza iruna pezeta
Ogei ta bat bial zitzatela.
Aitak kart ori irakurririk
Izkribatu dio bertatik:
-Lenengo: seme, neurtakinderik
Ez dezu ikasi bearrik,
Eta bigarren, Kortazar-ik
Ez da zazpi zatikorik;
Ez uste beraz neregandikan
Jai oietako dirurik.
|