Arrantza
Iñarra, Migel Antonio
Eztakit zeñek sortuak diran,
Eztakit nola jarriak.
Mundu-azala nabarmendutzen
Diguten bizi-bidiak:
Ain egokiak, ain moldezkoak
Batzuek, baño, bestiak...
Deritzadana; ez diradela
Aisi-keriak guztiak
Gogorazoak, ezpaldin bada,
Jan-biar eta urriak.
¿Zerk bada, bestek, biartasunak
Ezpada ol-aska batean
Egualdi on, egualdi char
Aize ta ekaitz tartean
Eramango du, urera, aita
Agian, anchen, echean
Gaso lajarik emaztea ta
Aurrez josia oiean,
Aitik geiago izango duten
Zelantz ta kezka beltzean?
Eguzkia ta art-izarra-re
Urruti agitz oraindik
Arkitu arren, danak utzi ta
Aurrak esnatu aurretik
Aien nigarrak entzun eta ez
Dakion lertu biotzik
Onen olloa dirudiena,
Anchen dijoa, bakarrik
Eguraldiak garaitutzeko
Makill oldu bi arturik.
¡O, makill medar, mutur zabala
Kirten biribill auts-korra,
Bizi-biarra, oranchen dakust,
Zeñen dan barren-gogorra!
Osorik zaude, iraun egizu
Irichi arte ligorra,
Umezurtzchoak gera lekuan
Dezaten ogi-koskorra
Izan izana, ¿zer amarentzat
Bestela, senar pizkorra?
Naiz egualdi ona ta ederra,
Ur-zelai-eta urdiña
Izugarria badake beti,
Bere etzauntz berdiña
Apar zuri-z-tu eta astean
Utsa arkitu adiña
Goratu biar duela egiten
Orru-josezko alegiña;
¿Nor dabill onen goi-be-tartetan
Danari gogor egiña?
Uren jabea iru-ortz ori
¿Zertako dezu eskuan,
Urak illtzean ibill al zaiten
Chirlazko gurdi barruan?
Garri-zigorra daraman ori
Ol-aska orren buruan,
Bagartiago, ikus, Nereo.
Baño Egeo zokuan
¿Zer zera, edo, zigor-duna da
Orain, zu ziñan eskuan?
Ontzi-kezkoak ikara ditu
Zenbait ekaitzen bekañak;
Ai-zapi-dun ta chalupa luze
Trainera azkar lirañak
Giza-indarrez jantzi ta guzi
Itsaso buru garañak
Bota oi ditu arroketara,
Baño, alere, bekañak
Galduak, eziñ, iñola gera
Aitazko errai biguñak.
Goia garbia ager danean,
Bean itsaso bizia:
Ezdatorrela berriz ezercho
Baldin badago nagia:
Alaz ta guzi, beti urera,
¡O bizi-biar larria!
Aita, anaiak, anchen itoak...
Bertan echadi guzia,
Alere, pozik, azi dekion
Arontz asteko semea.
Jarri lekurik ez dan tokian
Eziñ ibilli seguru,
Itsas-zalien bizi bideak
Onela izan biar du.
Onena ere erori utsa,
Eta eskerrak ezpadu
Zertan bidia eziñ egiña
Itsaso jaunak lajatu;
Olatu-pera eraman edo
Arkaitz-tartian puskatu.
Orra umien ogi-zaleak
Alargun para andrea,
Umezurtzekoak, ikasi zerok
Zer zan aitaren zalea.
Atzo berenak bazeukazkiten,
Aita; chalupa, sarea...
Orain, ez eta, amurik ere:
¡O neke guztiz nekea!
Eta semea, albadu, baita,
Izain da... arranzalea.
On zenbait ditu itsas-lanketak
Ez ditu iñork ukatzen,
Orregatika, beragatika
Ez da erraz ortaz piatzen.
Eta bestela, asi zaitea
Nai bezain laister kontatzen;
On batentzako, ¿zenbat alderdi
Kaiskar etzaizka arkitzen?
Diot: neretzat, gizona urerontz
Biartu eta asi zen.