Asizenkicho bat
Iñarri, Migel Antonio
Lau eunkida garratz ta miñak
Ondekidatu zanetik,
Igaro arren, daude semeak
Osasunean sendorik.
Lagunkida bat bear zan eta
Aita maitea, zuk ¿nola
Koroi argiaz bustita ezpada,
Orlakoa egin iñola?...
Izateratu zanetik eta
Gaurko eguna artian
Nai duen danak ekus lezake
Agitz dago agirian,
Zer egin duten; zer ari diran
Itzalak ez du estaltzen,
Oriek beren lanak beñerez
Ditu lotsaerazitzen;
Orban bakar bat zergatik ezin
Naita ere zaien billatu.
Egon diteke beraz pozika,
Aita, poztu bedi, poztu
Relijio onen on ta iraunkorra
Izandu ta bitezartu.