Erromako Kristauburu ta errege, Leon XIII-ri
Iñarra, Manuel Antonio
Ez da aterako, baña beartu
Ezkero ateratzera,
Etorri bedi bestera juan
Gabe Euskaldun lurrera:
Danetatikan bereziyak, gu
Iñorchorenak ez gera,
Ez Frantziana ta Españarena
Ez degu gure izkera,
Bakar-bakarrik
Jainkoagandik,
Auez au joa da onera.
Abendu illa berez illuna,
Denbora negargarriak,
Ainbesteraño non Erromari
Ekin diote guztiak:
Kristori entzunta ezpageundeke,
¡Ai gure errukarriak!
Zuekin nago, ez ikaratu,
Orain ta beti chikiak;
Onek chukatzen,
Poztu ta kentzen
Dizkigu malko-larriak.
Poztu zaitea, zu, Karpin
Perusa ta Erromarekin,
Poztu Euskalerri ta Italiya
Poztu Oyarzun nerekin:
Poztu mundua, danen biotzak
Bateratu ta alkarrekin,
Poztu gaitean pentsakai danak
Utzirik Kristorenakin,
Lajarik illun
Ta goibeltasun
Danak onerizkoakin.
¡O gure Aita chitez Donea
Bere bizitza kantatzen,
Emateagatik lenbizi nere
Premiziak jarri nintzen
Bere poz eta naigabeetan
Parte ote naizen izaten
Baita Euskaldunak bere semeak
Gaituela ere esaten,
Bai Euskaldunak,
Portiz zaldunak,
Ez gera orrekin lotsatzen
¡Agur gure Aita ezti biguña
Ausardi ause barkatu;
Bere semerik azkenekoena
Da izan zayona mintzatu:
¿Baña nik nola aunditasuna
Al-izain det berdinkatu?
Ezin diteke eta biotzak
Bearko-itugu trukatu,
Baña neria
Aiñ da chikia,
Berean gorde bear du.
|