BErtso berriak Bilbori jarriak
Iņaki eta Jon
Bilbo hiria gaitzat hartuta
hiru lau bat bertso berri
Lasa ta Aurrek jarri dituzte
hitza emanda elkarri.
Domeka goizez, ohitura den lez,
Plaza Berrira etorri
hemen ez dugu inor jango ta
umeak ere ekarri.
Gauzak erosi nahi badituzu
oso da kontu erreza
Bilboko denda erosoena
hor dago Corte Inglesa.
Apain jantzita irtengo zara
nahiz eta izan traketsa
urte guztiko xoxak uzteko
ez da leku aldrebesa.
Bilboko diru zaharrak
izan zuen sona
ez zen gero broma!
baian aldatuz doa
lehenagotik hona.
Estutasunak jo du
agintzen zegona
txaketa aldatzeko
prest dugu gizona,
kaiku saltzaileentzat
negozio ona.
Afinatu ditzagun
arpa ta gitarrak
agur bilbotarrak!
hona ekarri gaitu
aurretik Iparrak.
Ximinia haundiok
ikuitzen izarrak
aberatsen fabore
pizturi su-garrak
noraino heltzen dira
Bilboko indarrak?
Agintari bagina
hau gure ordena
erre Bilbo dena!
inork ez luke izango
galtzearen pena.
Etxe gabe bilutsik
lur gorri gardena
berton egingo dugu
herri ederrena
Naturaren legeek
dezaten goberna.