Begi ederra!...
Elurmendi
Amaren begi ederra...
ate-txulotik begira
aurra dabillen tokira.
Aurtzayak darama besoz,
ala izanik bearra,
bere maitetxo izarra.
Bañan amaren begiya
ez da iñolaz ayena:
an begi geyen geyena!
Mutur bat etxeak eldu,
beste laurden bat senarrak...
geyen-geyenena aurrak!
Ate barrendik txeletan,
ate-txuloan josiya
beti amaren begiya.
¿Zeñi begiya jarri-ta?
¿Zeñi dariyo argiya?
¿Zein zayo maitagarriya?
Izarren-izarrenena,
begiradaren elburu,
aurtxoa dabil inguru.
Ez du argiyak itzaltzen
kolkoz dariyon erraño
bera pizturik daneño.
Ezta amari begiya,
etzayo jarriko illun
aurra egonarren urrun.
Amaren begi ernaya
naiz izan begi makerra,
ai ori begi ederra!!...
|