Adio! Euskal Herria maiteari
Inchassendague, Arnaud
1
Adio! Eskual Herri maitea,
Hauxe da segur suertea,
Sor lekuaren betikotz uztea,
Hantik ohoin bat bezala juaitea.
2
Bai, hori zait eni gertatua,
Eta egin behartu zaut hautua,
Utziz Eskual Herriaren gostua,
Ez izaitekotz, bizi guziko presundegirat lerratua.
3
Hor utzi dut ene familia,
Ene alaba eta ere ene emaztia,
Ait'ama, arreba eta anaia,
Ez bainaiz segur gehiago ikustia.
4
Gauze bat nahi nuke erran guzieri
Eni gertatua, gertatzen ahal da, berdin mari,
Horra zertako holakorik ez dutan desiratzen nehori,
Zeren holako kasutan ez du balio pentsatzea geroko bizia...
5
Nik ere biziaren uztea izan dut goguan harturik,
Bainan, ez izanik ere beste molderik,
Ez dut nahi ukan hartu holako deliberorik,
Egin ahala egin artio ateratzeko zilo hortarik.
6
Galdegiten dut galtze duten guzieri barkamendu,
Segur zen ditela ene zorren pagatzeko eginen dutala moimendu,
Bainan, norbaitek edo zerbaitek ene lana makurtzen badu,
Entzunen duzue segidan, Argno da zendu!