Kantabria-ko itxas-gizonai oroipen bat
Imaz, Fermin
1
Nere biyotz gaixtua
eskaka aritzat
bertso bi ipintzeko,
baldin baderitzat,
Abustuben amabiyan
sortu zan ekaitzak
egin dizkigu oso
deskalakru gaitzak,
makiñabat persona
ondatu beintzat.
2
Denak esplikatzera
orain naiz abiyan
motibua dan gisan
mintzatu nadiyan;
milla bedetzireun.
eta amabiyan,
gañera Abustuko,
illarez erdiyan,
desgraziy'au pasa da
Kosta Kantabriyan.
3
Kulpa gabeko franko
badu eramana,
bakoitzak errezatu
«Aita gure» bana,
ain da negargarriya
egin digun lana,
anparo gabe utzi
ainbeste aur ta ama,
sinisten ere gaitz da
aurten pasa dana.
4
Abustuko illaren
amairu garrena
guretzat argitu dan
egun txarrena,
izantzagun kupira
denak alkarrena,
gogoratu utzarekin
lertzen zait barrena,
¡au da paraderua
kantabritarrena.
5
Eun da amaseikua
Bermeo bakarra,
aurten ez dute izan
suerte ederra,
orri txiki batentzat
¡ai ori negarra,
aurrak aita falta du
ta amak, senarra!
badaukate anparo
on baten bearra.
6
Itxasua zitzaigun
aserretzen asi,
bendabal aldetik zan
aizia nagusi,
nor bere puestuari
ezin ziyon eutzi;
danak zatitu ditu
iñor ez du utzi
Gipuzkuan bertatik
ez da falta gutxi.
7
Eun da kerrogoi ta iru
omendira danak
arrantzalietatik
ondatu diranak
gure Jangoikuari
kontu ba emanak;
guk egin bear degu
bizirik geranak
ayetzat erregutu
biyotza dubenak.
8
«Aita San Inaziyo»
belako barkuba
amairu gizonekin
ur pian sartuba,
beraren imajiña
an zuben sortuba,
Abana-ko partian
dago kostatuba,
tenpestade gaixtuak
jo ta puskatuba.
9
Egur biren gañian
gizon bat jarriya,
¡ai zer otezan aren
orduko larriya!
lagunak bera jun ta
estadu urriya,
ez da Donostiyara
errex etorriya,
ikusi du birian
istillu gorriya.
10
Señale ibilli dala
arraixku aundiyetan
arrai txarra besterik
ez dan tokiyetan,
illaren amabostan
goizeko seyetan,
baporiak artu zun
borondate onetan
naikua sufritu du
paraje oyetan.
11
Izena Daniel du
nonbria Eskurtza,
jeniyo bizikua,
espiritu utza,
ta baliatu zayon
Jaunaren laguntza;
oso maltratatuba
sartu zan onuntza,
berriz egon liteke
juan gabe aruntza.
12
Iñork galdetzen badu
gauz ori nola da
nik erantzungo diyot:
Egiyaz onla da
iñor dudan badago
betor eskolara,
anunziyatu zuben
orlako bolara,
graziyaz milla bider
aita Orkolaga.
13
Ai gure biyotzeko
aita Orkolaga
beraren eskutikan
ez gaitzala laga,
orain bezela zaitu
eguna ta gaba,
berriz itxasu ortan
ez gaitezen traba,
bedorren talentuba
gauza biarra da.
14
Jainkua portatzen da
danentzat ondradu
gaiztuarentzat igual,
ain biyotz ona du,
emanaz irabazten
degun ainbat gradu,
itxaso sagradua
ur guziyen buru,
ark ere gurutzia
errespetatu du.
15
Jesus maitiak eman
dezala argiya,
oraingo bolara ontan
badago premiya,
euskaldunen artian
au da pikardiya,
Bermeotik galdu-da
jendien erdiya,
lutoz jantziya dago
Kosta Kantabriya.
16
Ango itxas kolpiak
ta urre borroyak,
tragatu nai zituen
mendi ta erriyak,
pasa dira desgrazi
ikaragarriyak;
orra amasei bertso
oraingo berriyak
Fermin Imazek eta
Txirritak jarriyak.
|