Jean-Marie Garicoix Xubero gamearra Heletako fatur gazte zena
Idiart, Roger
1
Oi! Jean-Marie gaztia, gure lagün zena,
Adin ederrenian itzali zaiküna,
Goizik düzü iragan zük azken orena,
Ezinago handi da gü ororen phena.
2
Uskal-Herrian zinen Xiberotar sorthü,
Beste hanitx bezala etxetik hürrüntü.
Gük Parisen zütügü untsa ezagütü ;
Jokülari lagünek berhala maithatü.
3
Bena etxetik hürrün ez laket sobera...
Hortako zinen heltü gibel ützültzera
Adixkide leiala, xinple, alagera,
Zureki baginizün perla bat bedera.
4
Herritarrek lagüntza zor dügü al garri:
Hori, zük bethidanik deiküzü ekharn.
Game-Irabarneko seme maithagarri,
Gure artian zaude, bihotz altxagarri.
5
Zelüko Jinko Jauna, emagüzü indar,
Ezpeitügü Fedia behar bezain azkar.
Gaiñ hartan beitakizü lagünak nun ezar,
Jean-Marie har ezazü eta Zelian sar!