Amaren eriotza
Ibarzabal, Juan
Milla bederatzireun
berrogetabata
Otsaillak ogetabi
Eta larunbata
Amarrak baņo leno
Bederatzik jota
Goiz artan artu gendun
Disgustu galanta
Ura baizan negarra
Amatxo il zan-ta.
Ama maitegarria
Juan ziņan mundutik
Ia entzuteidazun
Zagozan lekutik
Orra bertso batzuek
Semian agotik
Beti zugaz pentsatzet
Goizian goizetik
Nik etzaitut aztuko
Mundukuakgatik.
Azkeneko arnasa
Eman zendunian
Antxe egondu nintzan
Oian barrenian
Nik al izan nuenik
Modu onenian
Otoitz egiten nuen
Zure izenian
Ama zeruratzeko
Bide zuzenian.
Bular gaņin arturik
Esku ta besuak
Tristiak izan ziran
Orduko pausuak
Aitak amarentzako
Malko ta mosuak
Ori ikusi gendun
Fameli osuak
Or azken partiera
Gure gurasuak.
Kanpo santuan sartu
Igande goizian
Entierrua egin
Lenako klasian
Senidiak guziak
Ara batu zian
Egun artako itzak
Ain llunak zian
Neri etzat aztuko
Bizitza guzian.
|