Pikondoa
Ibarbourou
Latz, zakar ta itzusi dalako.
Bere adar guztiak txuri-beltz
diralako, maite det nik pikondoa.
Nere landan, eun zugatz eder daude:
okaran biribillak,
gereiz-ondo zutak
era ale gorria dakarten sagar-landarak.
Uda berrian denak leiaka
loretan pinportzen dira,
pikondoaren ingurumari.
Eta gaixoak zurbil ematen du
egundo ere buru-leka biziz
jazten ez diran lakaiņa okerrez...
Origatik,
bere ondotik igarotzen naizenetan,
esan oi det, goxo ta alai
nere abotsa egiņik:
-Baratzeko zugatz guztietan
pikondoa det ederren.
Berak aditzen ba dit,
mintzatzen nakion izkera
ulertzen baldin ba'du,
aren zugatz-anima eztian bai
kabi egingo duela goxoak barnetsu!
Eta, bear bada, aizeak gauean
aren adar-burua kulunkatzean,
pozez gaiņezka, ongilleari esango dio:
-Gaur, ba al dakizu?, eder esan didate.