Ogei urteko semearen aldezko otoitza
Ibarbourou, Juana de
Orain ezta ez lore ez adaka. Ia egopean
Kabitu eziņeko zugazņoa da bai, O, Ama!
Ta, bere alde, bildurbera, otoi dagit orduoro,
Noiz etorriko zai, askotan itzarrik goizeraņo.
Zure maitasun ta itxaropenean asi nuen
Zuri eskeņitako landaretxo, seme kutun au,
Zuganako detan gogo ta zaletasunagaitik,
Zugaitik ene Zeruko Ama alazgarri ori.
Oraindik aingeruek zaitzen dute bere ibillia,
Oraindik niganantz itzultzen ditu bere begiak,
Aurtxo txikia zanean ta nire arpegia, beste
Argi-ispillukirik ezaukanean bezelaxe.
Baņa, O, Zeruko Ama! Otsoak gau illunean
Nola ari diran uluka!
Bai, bear-bearrezkoa det zure esku, laguntza,
O, Laguntzaren Ama Birjin!
Bekarz nire ezpanetara itzik goi, egokienak,
Bere biotzera zuzen-zuzen iritziko diranak,
Poz-atsegin ta, iabetzarik onena lekarkion
Itz sakon, susperkor, iakiturizko itzik onenak.
Belaunbiko buruzbera eskatzen dizut bai, arren,
Zaitu zazula zaitu ta, niri bizia luzatu,
Berak nire laguntasuna bearrezko duen-arte,
Ene Zeruko Ama laztan!