Estutasuna
Ibarbourou, Juana de
Zure larrosa bizikor edo trauskillakin
Ta zure urre goibel edo dizdikorrakin,
O, zauritu nazun egun! Loak artuko zaitu
Une gutxi barru.
Iluntzeratze geldi ta gorritsu osoa
Zure loarentzat burupeko berebizikoa.
Urtarrilleko egun argi. Bai samingarria
Ostera nire loa!
Gezi zorrotz antzeko amabi ordu luze
Sar zenduen odola daridan saietsean,
Ibai ikusge ta mutua geltutzen doana
Bere goratze ortan ito nindeken arte.
Igartua dagon zitori baten doaiez
Ur-gainetan loak artzen zaitu bai. O, egun!
Ez dezu sentitzen nire intzirik, ta, ez
Nazu begiratuko gaua erortzen danean
Nire oluaren gain.