[Bertsotan]
Xalbador - Mattin
Xalbador:
Semea zer den ikasteko nik
honekin izan dut jasta,
aurrerat doa bere hartan ta
nik ezin eman arrasta;
kusi guziak erosi behar
dena dantza eta besta,
gure etxeko modua lisu da
nik egin da hunek gasta.
Mattin:
Horra nola den jende maitiak
zahar horien gradua,
beste gauzarik ez dute maite
bakar-bakarrik dirua,
gaztiek berriz ez dute nahi,
zahar hoien urgulua,
diruarekin nahiago dugu
guk kurritu mundea.
Xalbador:
Bai gastatzaile segurrak dira
bainan ez langile finak,
aita ta seme asko ikusten
dira egun ezberdinak,
diruarentzat errespeto ez
goza beren atseginak,
berak eginik ez daukate ta
gastatu bestek eginak
Mattin:
Nik aspalditik kurritzen ditut
zahar horien etxeak,
eta berdinak ikusten ditut
batzuek eta bertzeak,
diru iteko hortxe dagozi
gehienak erdi goseak,
bertzela bizi nahiak dira
gaurko eguneko gazteak.
Xalbador:
Gaurko gazteak urguluz bete
ari direla abiltzen
mundu guziak ikusten ditu
zer mudutan derabiltzen
gasta bakarrik eta hor kurri
ta ez baduzue botzen,
zure semeai gostako zaio
zu bezala erabiltzen.
Mattin:
Aita maitea zure erranik
nik eztut nahi sinetsi,
eta hortarako nabila beti
zure erranetik ihesi,
baserri ona daukagu eta
maxina herriak erosi,
zuk baino aiso lana eginez
semiak nahi baitu bizi.
Xalbador:
Guk ere lehen landu ditugu
pentzeak eta alorrak,
ta egun ez daukagu damurik
ibilirik lan gogorrak,
bainan zuek hor asmo horrekin
gehienetan moxkorrak,
ta gero zeinek pagatukotu
tresnetan zuk egin zorrak?
Mattin:
Behin ere enaiz akort ibiltzen
ni hoietan aitarekin,
hunek dirurik ez balin badu
berak ez daki zer egin,
semia ezta batere lotsa
tresnan egin zorrakin
tresna hura pagaturen du
beraikin ein lanarekin.
Xalbador:
Zenbait gisetan lan egitea
ez genduke guk makurrik,
baina semeak ez du ikusten
gaur beste bide laburrik,
diozu, "tresnak eroskitzu ta
biziko gira gu urrik"!
bainak berak ez du nahi unkitu
ez traktor ta ez aitzurrik.
Mattin:
Zuk enauzula ni konprenitzen
hauxe da gere makurra,
gaurko gazteak maite baititu
motorra eta trakturra,
han berriz beti hementxe dago
dirudun gogo-laburra,
nik sasira botako ditut
gaur sega eta aitzurra.
Xalbador:
Segarekin eta aitzurrarekin
lan egiten ginueno,
zorrik ez ginuen nehon ta
osasuna ere sano,
naikoa esana dautzut bainan
han ere entzun oraino,
dirua gastatzen aisago da
metara biltzea baino.
Mattin:
Burua gogortu zaio aitari
orai semiak sinesteko,
nik beti hauxe erraten diot
hoiek gogotik uzteko,
azkenian hauxe erran behar diot
hobeki konprenitzeko,
han beti pobre biziko dela
gero aberats hiltzeko.