Eguzkiaren biurgunea
Iņarra, Migel Antonio
Gau illunaren estalki beltzak
Garaituaz goizaldean,
Agertu zara, arpegi ederra,
Gure mendien gaņean.
Goratzen zuaz geldi geldirik
Gora, goratzen goraņo
Alik, ostera, baņa poliki
Makurtutzen zeradeņo.
Odei gorrantz bat zearrantzeau
Etziņik dago or bean
Zure oia da, ori, eguzkia,
Itsasoaren gaņean.
Bazuaz beti, zure ondotik
Baita jarraitzen gu ere:
Baņa Ąnagiak! zu joan eta
Atzean gera gerade.
Ez degu zertaz ikaraturik,
Berritik bigar goizean
Erregea au beti bezela
Azalea da sortaldean.
Bizitza ontako eunkienak
Onlakoseak dirade;
"Oranche jauzi nachiok bada...
Ta orduan pizten geraden.