Izar eder bat
Izar eder bat daukat gogoan
Biotzeraiņo sarturik,
Berak ere amodioa
Firmea dauka arturik;
Ez det deseo beste Indiarik
Banekake lograturik.
Empeņo aundirik ez dezu bear
Bada nerau logratzeko,
Zerorri bezain deseos nago
Ni zurekin mintzatzeko,
Birjiņa Ama det bitarteko
Biok alkarganatzeko.
Ni engaņatzen chit erraza naiz,
Memoria dot auzoan,
Ea, ea, jarri nazazu
Satisfazio osoan,
Nere biotzak zugana naidu,
Artu nazazu besoan.
Gure dotriņak esaten digu
Zeruan dala atsegiņ
Nere barrengo sentimentua
Klaro nai dizut itz egiņ
Ni zurekiu zeruan nago
Naiz besterekin uts-egin.