Iv. eta V.garren somaketak
Lenn ta iruba amona
Santaren izena,
Biya eta iruba
Mandoan daudena,
Chomiń deitzen danean,
An da laugarrena;
Izena dezu dana
Erri on batena.
Choriyak maite dute
Neronen erdiya;
Ichasoak ugari
Du beste alderdiya;
Beti begira nago
Aurrean Franziya:
żNork ez du somatuko
Nere izen guztiya?
|