[Iziar-ko andre Mariari]
ESTRIBILLO.
Ama gozoa, aditu itzatzu
Gure deadar-tristeak;
Bekatariak bagara ere.
Gerade zure semeak.
ESTROFAS.
Izar-eder-bat etorri-zaku
Iziar-tikan Deba-ra,
Miñez daudenak, sendatutzeko
Bere parerik ez dana.
Peneen-artean ozta-geunden
Jachi-artean izarra;
Jachi-ezkero, agertu izan-deu
Ondo laster bere-garra.
Nere kristauak, asi zaitezte
Zeron animak garbitzen;
Ama Birjiña Iziar-koak
Asi-zaituzte aditzen.
»Birjiña Ama, bekatarien
»Bitarteko izan-zaite,
»Gu zuk defenditzen bagaituzu
»Beti izango-gera libre.
»Zu gure aldetik jarri-ezkero
»Jesus maitea biguntzen,
»Berealatik sentituko da
»Osasuna etorritzen.
»Gure bekatu, ta kulpa andiak
»Merezi-zuten onela;
»Baña-ala-ere akorda-zaite
»Zarala guztien Ama.
»Damu, ta miñez guztiok gaude,
»Izan geralako gaizto;
»Gogo firme-bat artu izan degu
»Bizitzak mudatutzeko.
»Ama maitea, begira-ezazu
»Zere kofradeen artera;
»Zure graziak andiak dira,
»Galdu giñaden bestela.»