Itxu ipuia
Bidez dijoa Maria
Egipto'tik Belen'era;
bide erdi dutelarik
umea egarritzen da.
Aurreko gaintxo aretan
naranjadi ederra:
aguretxo bat zaitzaille,
eta, itxua bera!
-Aitonatxo, aitonatxo,
bat emango ba'zenida,
nere aurtxo maite oni
iltzeko egarria!
-Sar, da artu ditzakezu
nai ainbat, andre ederra!
Iru bakar artzen ditu
Andra Marik, ordea;
Jesustxok danak nai zitun...
ume baizan artean...
Irurak aurrera doaz
ta ara nun bat-batetan,
itxua ikuaten asi...!
-Baiņa, nor zitezkean
nere begi-argitzaille!
Nortzuk izango ziran?
Jesus, Jose ta Maria
Belen'era bidean.
|