Itsasoa
Itsasoa laņo dago
Baionako barraraino.
Nik zu zaitut maiteago
Xoriak bere umeak baino.
Aita gutaz oroit dago
Lainopean gaueraino.
Nik zu zaitut maiteago
Arraintxoek ura baino.
Izar xuriz mila dago
Iparretik hegoraino.
Nik zu zaitut maiteago
Ilargiak gaua baino.
Lo egizu, egizu lo
Deskantsuan bihar artio.
Nik zu zaitut maiteago
Gau beltzean loa baino.
Orai haurra hor lo dago:
Lo egizu, aingeruņo.
Nik zu zaitut maiteago
Zure aitak nihaur baino.
|