"Gure Irratia"ren besta
Aire, Daniel
1
Euskal Irrati goxoa
Kantu hau zuretzat doa
Ongi merezitakoa
Zenbat lekutan, ez da gaur egun
entzuten zure mintzoa
Argituz gure gogoa
alaituz euskal giroa
eta aberri osoa.
2
Iduri itsas xoria
goizean erne hasia
euri edo iguzkia
Ezin atzartuz dagonarentzat
zer laguntzaile eztia
zure alegrantzia
ta hizkuntzaren grazia
Euskaldunaren bizia.
3
Goizean sustengatzaile
Egunaz berri emaile
Atsean kontsolatzaile
Zuk, xoraturik loak hartzen tu
aberats ala eskale
Nagusi eta langile
Jakintsun edo ikasle
Nor ez da zure entzule.
4
Urteko lau sasoinetan
Mendi eta oihanetan
Euskadiko hegaletan
Zure lekua begira zazu
Irratiko uhainetan
Bakarrik edo penetan
Alargun ta ilunbetan
Kontsola diten benetan.
5
Lapurditik, Xuberora
Xuberotik, Naparrora
Naparrotik, Gipuzkora
Oi zer etsenplu miresgarria
lau Irratiak batera
Mai arreben antzera
Ez utzi nahiz galtzera
Herria eta euskara.
6
Nola ez dagon oihanik
Ez mendi eta ibairik
Iragaiten ez duzunik
Zure mintzoa pasatzen baita
muga guzien gainetik
Ez da behar euskaldunik
Amodioa duenik
Entzuten etzaituenik.
|