Iru lagunak Izpazter'en
Iru lagunak Izpazter'en
apostuba egin zuten
jango zutela
goiztik gabera
amar erraldeko txala,
neu laugarren nintzala.
Lekeitio'ko kalean
bixigu denbora danian
ogei txitxarro
eta goiago
eta guziak gabian
sartzen ditut sabelian,
Guztiz zabala det sabela
berdin-berdin det gibela,
este bakoitzan
sartuko nuke
ganbela bete okela...
Baiņan noiz izango ote da!
Ez da errotan arririk
nere agiņak lakorik.
Nere agiņak
zatituko luke
ogi andi bat osorik,
balego bigun bigunik.
|