Iñauteriak Arzayak
Zortzikoa kantari
Menditik kalera
Donostiya-ra pozez
Gaur etorri, gera:
Ariñ makil saltoan
Aldapetan bera
Iñauteriyetako
Pestak ekustera.
Arzayak izan arren
Gure dantzariyak,
Dira guztiz lirañak,
Datoz chit galayak:
Kolore ederrezko
Berdiñak janziyak,
Eskubetan politak
Makil ta uztayak.
Danza leku ederra
Olezko biguña,
Plazan dago berriro
Gaur bertan egiña:
Ikusteko nork duben
Zankoa ariña,
Eta zeñek obeto
Darabillen, oña.
Zer ikusi geyago
Izan dezan festik,
Eta luzeagoa
Iraupena goizak:
Arzayakin batean
Datoz gaur modistak,
Josten eta bordatzen
Langille politak.
Guztiz ondo dakite
Egiten kofiyak
Kolorezko zintakiñ
Modara jarriyak:
Oi ez bezelakoak
Dira neurri gayak
Buru kolokak, eta,
Illez estaliyak.
Len, orain, eta beti
Kaletar maiteak
Zubentzat esker onez
Biyotzak beteak:
Oroituko gerade
Juan arren urteak
Gure denboran, eta
Ondoren semeak.
|